Baigera elkarteak mendi irteera antolatu du larunbaterako

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 14a

Azpeitiko Baigera Pentsiodunen eta Jubilatuen Elkarteak ibilaldia antolatu du larunbaterako. Arroa Erreka-Olaberri-Aitza-Arroa Behea izango da egingo duten bidea. Arroako elkartean hamaiketakoa egingo dute. Goizeko 08:50ean hartuko duta lineako autobusa anbulatorio aurrean. Bueltatu ere lineako autobusean egingo dira, 13:45ean. Joan-etorria bakoitzak berak ordainduko du. Ibilaldiaren prezioa 8 eurokoa da, eta izena emateko bulegotik pasatu beharko da osteguna baino lehen, 10:30etik 12:30era.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide