Karnabaletako kontzertua eskainiko du bandak igandean

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 14a

Ohiko moduan, Karnabalen bueltako kontzertu berezia eskainiko du Azpeitiko Udal Musika Bandak. Igandean izango da, 13:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Azpeitiko Karnabaletako abestiek hartuko dute kulturgunea, eta doinu horiek entzutearekin batera, Azpeitiko Argazki Elkartekoek Karnabaletan ateratako argazkien irudi muntaiaz gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek. Musikariekin batera oholtzan izango dira Julian Barrenetxea abesbatzako kideak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide