Oihana Unanue eta Nagore Aramendi pilotari azpeitiarrek Emakumeen Master Cup-eko finalaurrekoak jokatuko dituzte

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 13a

Azpeitiarrek 18-9 gainditu zituzten Lucia Fonseca eta Iratxe Ibarra. Maddi Unanue azpeitiarrak eta Nagore Agirre zestoarrak, aldiz, ez zuten lortu final laurdenekoa irabaztea.

Nagore Aramendi (pilota jotzeko prest) eta Oihana Unanue, gerriko gorriz, asteburuko partidan. (Carlos Mediavilla / Goierriko Hitza) Esku-pilotako Emakumeen Master Cup txapelketako lehen mailako final laurdenetako bi partida jokatu zituzten Zumarragan joan den asteburuan. Nagore Aramendi eta Oihana Unanue bikote azpeitiarrak Lucia Fonseca eta Iratxe Ibarra 18-9 gainditu zituzten, eta finalaurrekoetarako txartela eskuratu zuen. Beste final laurdenekoan, berriz, Azpeitiko Maddi Unanue eta Zestoako Naroa Agirre pelotariek 18-14 galdu zuten, Arrate Bergararen eta Alba Martinezen aurka. Txapelketa bereko Elite mailan beste bi azpeitiar ari dira lehian. Alaitz Badiola Asteasuko Irati Otaegirekin, eta Maite Iriarte Patri Espinarrekin. Badiola eta Otaegi ostiralean Iruñeko Labriten jokatuko diren final laurdenetarako sailkatuta daude. Espinar, berriz, min hartuta dago eta oraindik ez dago argi bikotea aste honetara atzeratutako final zortzirenetako kanporaketa jokatzeko moduan izango den.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide