Plazatarrak ekimena egingo dute ostiralean, Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 13a

Azpeitiko Gib-ek Plazatarrak ekimena antolatu du, hilabeteko etenaldiaren ondoren. Otsailaren 17an, ostiralean, talde jolasak egingo dituzte herriko plazan, 17:30etik 19:30era bitartean. Oraingoan, H.H 5etik L.H 6ra bitarteko umeek eta beren gurasoek hartu ahal izango dute parte. Adierazi dutenez, izen emate orriak ikastetxetan banatu dituzte, eta han jasoko dituzte asteazkenera bitartean. Horrez gain, Azpeitiko Gazte Informazio Bulegoan ere eman daiteke izena; bulegora joanez, 943-15 71 60 telefonora deituta edo gib@azpeitia.eus helbidera idatzita. Izena ematen duten lau umeko gutxienez arduradun batek eman beharko du izena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide