Hamazortzi urterekin joan zen Aitor Zubizarreta saskibaloi jokalari azpeitiarra Portlandera (Oregon, AEB) ikastera eta saskibaloian aritzera. Idaho Collegeko joko antolatzailea eta eskolta da egun, eta atzo gauean hura omendu zuten Boise-n (Idaho, AEB).
Basque Night (euskal gaua) ospatu zuten, eta saskibaloi jokalaria etxean bezala sentitu zen; izan ere, ikurrinak zein baserritar jantziek izan zuten lekua atzoko ospakizunean, besteak beste.