"Laura eta Miren, Miren eta Laura; biak egon ziren hitzaldian"

Urola Kostako Hitza 2017ko ots. 11a, 11:50

Atzoko hitzaldiko irudia. (Azpeitiko Emakumeen Txokoa) Miren Odriozolaren Laura esan zioten liburuaren inguruko hitzaldia izan zen, atzo, Azpeitiko Emakumeen Txokoan. Bizitza eta borrokak batzen ditu liburuak, eta horren bueltan aritu ziren, besteak beste. "Laura eta Miren, Miren eta Laura; biak egon ziren hitzaldian", azaldu dute emakumeen txokoko kideek. Tertulia Iratxe Retolazak bideratu zuen. Miren Odriozola Sanagustineko elkarrizketak saioko laugarren gonbidatua izan da, eta El Salvadorko gerrilan bizitakoaz, internazionalismoaz, bere borrokan oinarritutako Laura esan zioten liburuaz eta Euskal Herriko langile borrokaz aritu da, bestek beste.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide