Atzoko txapelketako irudia. (Olaia Iraola)
Joan den astean "giro ederrean" hasi zen Gipuzkoako Herriarteko Bertsolaritza Txapelketako. Atzo, aurrez bertso afaria eginda, 21:00etan eman zitzaion hasiera Azpeitian jokatu zen herriarteko txapelketari. Azpeitiko Erniarraitz 1 taldearen eta Oiartzungo Lexoti taldearen artean jokatu zen, eta 17-7 irabazi zuten azpeitiarrek.
Erniarraitz 1 taldeko Leire Ostolaza, Haritz Etxeberria eta Jokin Urangak, eta Oiartzungo Lexoti taldeko Ander Lizarralde, Jon Otegi eta Jokin Irastorzak hartu zuten parte saioan. Sanagustin kulturgunean izan zen, eta ehun bat bertsozale gerturatu ziren ikuskizunaz gozatzera. Neurri eta doinu ezberdinek hartu zuten gaua.
Gipuzkoako Herriarteko bertso txapelketa otsailak 3an hasi zen, eta maiatzaren 27ra arte iraungo du. Gipuzkoako 38 taldek parte hartuko dute. Horien artean, hamar izango dira Urola Kostakoak. Maiatzaren 27an amaituko da Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan egingo den finalarekin.