Apirilaren 29an izango da aurtengo Izarraizko mendi lasterketa, eta dagoeneko eman daiteke izena. Gaur ireki dute izen-ematea eta
www.kirolprobak.com webgunean egin behar da. Aurtengoa XIII. edizioa da, eta apirilaren 22an jokatzea aurreikusita bazuten ere, astebete atzeratu dute antolatzaileek.
Antolakuntzaren ardura Lagun Onak Mendi Bazkunaren eta Azkoitiko Anaitasuna Mendi Bazkunaren artean txandakatzen da, eta aurtengo lasterketaren antolakuntza Anaitasunari egokitzen zaio.