Azpeitiko Kultur Mahaiak, Erlo Telebistak, Sanagustin kulturguneak, Urola Kostako Hitzak eta Uztarria Komunikazio Taldeak elkarrizketa ziklo berri bati hasiera eman diete: Sanagustineko elkarrizketak. 2013 eta 2015 urteen artean, Aho Bizarrik Gabe solasaldi zikloa egin zuten Euskal Herriko jende ezaguna elkarrizketatuta. Ziklo berri honetan azpeitiar ezagunak izango ditugu gonbidatu.
Laugarren elkarrizketatua Miren Odriozola (Azpeitia, 1944) internazionalista izan da. Anartz Izagirre kazetari azpeitiarrak egin dio elkarrizketa. Besteak beste, El Salvadorko gerrilan bizitakoaz, internazionalismoaz, bere borrokan oinarritutako Laura esan zioten liburuaz eta Euskal Herriko langile borrokaz aritu da.