Otsaileko mutxikoek hartuko dute plaza, igandean

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 9a

Plazan egin ohi dituzten mutxikoen irudia. (Uztarria) Hilero bigarren igandero egiten duten lez, datorren igandean otsaileko dantza jauziak egingo dituzte Azpeitiko plazan, 12:00etan. Itsasi Kultur Taldeak, Sahatsa Dantza Taldeak, Ikasberri Ikastolako Dantza Eskolak, Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Sanagustin Kulturguneak elkarlanean antolatzen dituzte mutxikoak. Helburua Ipar Euskal Herrian tradizio handia izan duten dantzak herriratzea eta plazari bizia ematea da. Hori horrela, ikustera joateaz gain, bertan parte hartzeko deia luzatu diete beste behin antolatzaileek adin guztietako herritarrei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide