Bihar, 21:00etan,
Nader y Simin, una separación filma eskainiko du Paradisu Zinema Azpeitiko zineklubak, Soreasu antzokian. Parasidu Zinemako kideek p
ertsona ezagunei filmak aukeratzeko aukera ematen hasi ziren joan den azaroan, eta biharkoa Anari musikari azkoitiarrak aukeratutako filma da. Lehenengo, Anarik filmaren aurkezpena egingo du, eta pelikula eta gero solasaldian parte hartuko du.
Asghar Farhadik zuzendutako filma da
Nader y Simin, una separacion, eta drama generokoa da.
Nader eta Simin alaba bat duten senar-emazte iraniak dira. Siminek Iranetik ihes egitea nahi du bizitza hobe baten bila, baina Naderrek bere aita zaintzen gelditzea erabakitzen du, Alzheimerra duelako. Emazteak dibortzioa eskatu eta gurasoen etxera joango da bizitzera. Senarrak berriz, aitaz kargu egingo den neska bat kontratatzen du. Laguntzaileak egindako axolagabekeria batek gatazka handia sortuko du.
Sarrerak aurrez eros daitezke 4 eurotan,
www.kulturaz.eus/zinea webgunean.