(Izarraitz Igeri Elkartea)
Datorren zapatuan eta igandean, otsailaren 11n eta 12an, Castelloneko (Espainia) Gaeta Huguet igerilekuan jokatuko den infantil eta junior mailako Elkargo Autonomikoen arteko Espainiako Txapelketan arituko dira Iñaki Etxeberria, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga igerilariak, Euskadiko Selekzioarekin.
Iñaki Etxeberriak 50 metro librean eta 100 metro librean hartuko du parte; Maialen Sudupek 100 metro tximeleta, 200 metro tximeleta, 200 metro estiloan eta 400 metro estiloan; eta Maitane Goenagak 50 metro librean, 100 metro librean, 200 metro librean eta 100 metro bizkarren. Horiez gain, erreleboko frogetan ere arituko dira.