Azkoitiko inauterietako mozorro lehiaketan eta taberna apainketa lehiaketan izena eman daiteke

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 8a

Izena emateko azken eguna lehiaketa bezpera izango da, otsailaren 24a. 16 urtetik gorakoek har dezakete parte.

Inauterietako mozorro lehiaketan eta taberna apainketa lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea irekita dago jada. Parte hartu nahi duenak udaletxeko harrera bulegoan eman beharko du izena. Horretarako azken eguna lehiaketaren bezpera izango da, otsailaren 24a. 16 urtetik gorakoek har dezakete parte. Partaideak otsailaren 25ean Plaza Nagusitik igaroko dira, 19:00etatik 21:00etara.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide