Irudhitzen erakusketa zabalik da Azpeitiko Sanagustin kulturgunean

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 8a

Lehiaketara aurkeztutako material guztia ikus daiteke. (Uztarria) Atzotik zabalik dago Irudhitzen erakusketa Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Uztarria Komunikazio Taldeak, Kultur Mahaiak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatutako Irudhitzen lehiaketara aurkeztutako irudiak eta testuak ikus daitezke daitezke datozen hilaren 21era bitartean. Guztira, 85 argazki eta 32 testu daude ikusgai. Iaz abiatu zuten Irudhitzen lehiaketa, eta aurkeztutako lan guztien artean hamabi aukeratu zituzten aurtengo egutegia osatzeko. Bigarren fasean, aurrez aukeratutako hamabi argazkiei hitzak jarri zizkieten, eta argazkien atalean Maialen Etxanizek irabazi zuen; argazki irabazleari Izaskun Egigurenek jarri zizkion hitzak, eta testuen atalean, hura izan zen garaile. Iazko "arrakasta" ikusita, Uztarriak jakinarazi du aurten ere martxan jarriko duela ekimena, eta eskerrak eman dizkie lehiaketan parte hartu duten herritarrei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide