Apirilaren 29an jokatuko da Izarraizko Mendi Lasterketa

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 8a

Zuzenien Igoera Bertikala martxoaren 12an izango da, eta proban parte hartu nahi dutenek, dagoeneko eman dezakete izena

Izarraizko Mendi Lasterketako artxiboko irudi bat. (Olatz Prat) Izarraizko Mendi Lasterketa urtero Izarraizko txokoeten barrena egiten den mendiko proba da. Antolakuntzaren ardura Azkoitiko Anaitasuna Mendi Bazkunaren eta Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunaren artean txandakatzen da, eta 2017ko edizioaren antolakuntza Anaitasunaren esku egongo da. Lasterketa apirilaren 22an jokatzea aurreikusita bazegoen ere, antolatzaileek jakinarazi dutenez, astebete atzeratu dute data. Beraz, apirilaren 29an izango da proba. Ostiral honetan zabalduko da izena emateko epea, 10:00etan, www.kirolprobak.com atarian. Bestalde, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatzen duen Zuzenien Igoera Bertikala martxoaren 12an jokatuko da, eta, proban parte hartu nahi dutenek, dagoeneko eman dezakete izena, aurrez aipatutako webgune berean. 3.320 metroko lasterketak 840 metroko malda du, eta 10:00etan hasiko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide