Serigrafia tailerra egingo dute martxoan, Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 7a

Azpeitiko Kultur Mahaiak serigrafia tailerra antolatu du Dinamoa Azpeitiko sormen gunerako. Martxoaren 1etik 25era bitartean egingo dute tailerra, asteazkenetan eta larunbatetan. Naiart dendako Alaitz eta Mikel Alberdik eskainiko dituzte saioak, eta Dinamoan ez ezik, dendan bertan ere egingo dute ikastaroa. Asteazkenetan, 18:00etatik 18:00etara izango da ikastaroa, eta larunbatetan 09:00etatik 13:00etara elkartuko dira. Gehienez 15 lagunek parte hartu ahal izango dute, eta izena otsailaren 24era bitartean eman daiteke, www.dinamoa.eus webgunean. Matrikula 20 eurokoa izango da.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide