Mozorro tailerra egingo dute Azpeitiko Ingurugiro Etxea museoan

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 7a

Azpeitiko Ingurugiro Etxea museoak Inauterietarako mozorro tailerra antolatu du, Familiekin egitasmoaren barruan. Ingurumenaren aldeko balioak sustatu eta familian ezagutzeko helburua du egitasmoak, eta oraingo tailerraren bidez mozorroak etxeko tela eta arropak berrerabiliz egiten ikasiko dute familiek. Bi egunetan egingo dute tailerra: otsailaren 12an eta 19an. Lehenengoan bederatzi eta 11 urte bitarteko umeek hartuko dute parte, eta horiek txapeldun kirol-jertse bat eta tela zatiak eraman beharko dituzte. Bigarren saioa, berriz, 12 eta 14 umeei zuzendutakoa izango da. Horiek, tela handi bat edo izara bat eraman beharko dute tailerrera. 10:30etik 12:00etara izango da ikastaroa, museoan bertan. Plaza mugatuak izango ditu, eta izena otsailaren 8a baino lehen eman beharko da, Ingurugiro Etxean edo 943-81 24 48 telefonoan. Izena ematerakoan, haurrak tailerrera bakarrik edo lagunduta joango diren esan beharko dute. Tailerra doakoa da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide