Inauterietarako mozorro tailerra antolatu du Ingurugiro Etxea museoak

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 6a

Datozen bi igandeetan egingo dituzte tailerrak. Hilaren 12koa 9-11 urte bitartekoentzat izango da, eta 19koa 12-14 urte bitartekoentzat.

Datozen bi igandeetan, otsailaren 12an eta 19an, inauterietarako mozorro tailerrak egingo dituzte Ingurugiro Etxea museoan. Familiekin programaren barruan antolatutako egitasmoa da, eta "ingurumenaren aldeko baloreak sustatzeko eta ingurumenaren balioa familian ezagutzeko" helburuarekin antolatu dute. Bertaratzen diren familiek etxeko telak eta arropak berrerabiliz mozorroak sortuko dituzte. Igande bakoitzeko tailerra adin-tarte bati zuzenduta dago. Otsailaren 12ko tailerrean 9-11 urte bitartekoek hartuko dute parte eta txapeldun kirol-jertsea eta tela zatiak eraman beharko dituzte. Otsailaren 19koa, aldiz, 12-14 urte bitartekoentzat izango da eta tela handi edo izara bat eraman beharko dute. Bi tailerrak 10:30etik 12:00etara izango dira, museoan. Tailerra doakoa da, eta izen ematea otsailaren 8a baino lehen eman beharko da. Horretarako, Ingurugiro Etxera gerturatu edota 943-81 24 48 telefonora deitu beharko da. Izena ematerakoan, tailerra bakarrik egin beharko den edota laguntzaileek parte hartuko duten esan beharko du ikasleak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide