Eguraldi petralari aurre eginez ospatu dituzte santagedak Matxinbentan

Uztarria.Eus 2017ko otsailaren 5a

Euriari eta hotzari aurre eginez, dozenaka lagun gerturatu da asteburuan Matxinbentara, Santa Ageda jaiez gozatzera. Ostiralean mus txapelketa jokatu zuten, atzo, zapatua, santa eskean ibili zen zenbait auzotar trikitilariek eta bertsolariek lagunduta. Atzo arratsaldean, berriz, Ekain Txou ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten haurrek nahiz helduek. Gaur, igandea, bukatu dira festak, baina goiz eta eguerdi partean umeek itxulapikoak puskatu dituzte, eta pilota partidak eta herri kirolak izan dira ikusgai. Argazki bilduma Uztarria.eus-en ikus daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide