Miren Amurizaren IRITZI artikulua: "Maria Luisa"

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 5a

Kontxu Odriozola aktore azpeitiarra hil zela urtebete da gaur. Harekin oroituz, iritzi artikulua idatzi du Miren Amurizak 'Berria' egunkarirako.

Izena entzutea nahikoa dugu 60 urteren bueltako emakume bat barraren atzean irudikatzeko, bere blusa loredun eta atzazal margotu, eskua belarri ostera eramanda adatsa elegantziaz txukuntzen. Ai, gure Maria Luisa; maite genuen maite, landareei berba egiten zienean, txikiteroak toreatzen zituenean, prest agertzen zenean Margari edo Hortentsiri edozertan laguntzeko... Bai gorroto ere Joxemari umiliatzen zuenean, bere errainekin etsaitzen zenean edo Leonor izorratzen zuenean. Pertsonaia batek erraietan zer edo zer mugitu badigu, izan liteke berarekin identifikatuta sentitu garelako edo ingurukoren bat gogorarazi digulako. Zenbaitekiko erraz posizionatzen gara (fikzioan bezainbat errealitatean): erabat alde edo kontra. Ordea, beste batzuekin gaitzago egiten zaigu; Maria Luisa, esaterako, ez genekien zintzo gaizto bat zen edo gaizto zintzo bat eta nago, horrexegatik genuela estimatuago gorroto baino. Jarraitu artikulua irakurtzen Berria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide