Izarraitz pilotalekua jendez leporaino bete da Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen
Tipi-tapa Korrika! ikuskizun berriarekin. 16:30ak pasatxoan hasi da emanaldia, baina askoz ere lehenago ilara luzea sortu da pilotalekuaren kanpoaldean. Sarrera guztiak agortuta zeuden gaurko, eta ikusleek ez dute hutsik egin. Emanaldian parte hartu dute herriko hiru ikastetxeetako ikasleek, eta Urola Erdiko Korrikako arduradunekin batera igo dira oholtzara. Horiez gain, oholtzan izan dira Goienetxe Fundazioko kideak ere. Uztaro haurreskolako guraso elkarteak antolatu du emanaldia, azken urteetako legez.
Hona hemen, emanaldian
Eskuetan abestia eskaini duten unearen bideoa:
https://www.youtube.com/watch?v=S3V1zqNIxwM&feature=youtu.be
Hona hemen, irudi bilduma:
[flickr_set id="72157676291805964"]