Mikel Orbegozo Jaenekin jokatutako partida batean. (Jaen futbol taldea)
Mikel Orbegozo (Azpeitia, 1989) futbolariak Jaen taldea utzi eta Ebro taldearekin fitxatu du denboraldiaren bukaerara arte.
Iazko udan fitxatu zuen aurrelari azpeitiarrak Espainiako Bigarren B Mailako Jaen taldearekin, eta neguko merkatuan Zaragozako (Aragoi, Espainia) taldera batzea erabaki du.
Aurretik, Realean, Gimnastic de Tarragonan, Sestao Riverren, Amorebietan, Getafen, Compostelan eta Marbellan aritutakoa da Orbegozo.