Turismo alorreko enpresei zuzendutako formakuntza jardunaldiak eskainiko ditu Iraurgi Berritzenek

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 1a

Otsailaren 14ean eta 21ean eta martxoaren 2an izango dira saioak, 09:00etatik 12:00etara, Azkoitiko Intsausti Jauregian.

Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen Agentziaren turismoak turismo enpresei zuzendutako marketin digitalaren inguruko formakuntza saioak antolatu ditu. Guztira, hiru saio izango dira eta eskualdeko turismo alorreko enpresek Interneten duten ikusgarritasuna aztertuko dituzte. Horretarako, hainbat tresna zein aplikazio esanguratsuenak erakutsi, aztertu eta erabiliko dituzte. Honela banatuko dituzte hiru saioak:
  • Otsailaren 14ean, Tripadvisor: Kontsumitzaileen erabakietan eragiteko gaitasuna duen webgunea. Turismo alorrean sarean hedatuenetakoa da eta tresna horri ahalik eta etekin handiena nola atera ikusiko dute.
  • Otsailaren 21ean, Google My Business: Sarean negozioen ikusgarritasuna hobetzeko balio duen tresna da, eta bertan profil bat zergatik eduki behar den azalduko zaie.
  • Martxoaren 2an, Trivago: Bereziki ostatuei zuzenduta dagoen tresna da, eta horren funtzionamendua ikusiko dute. Enpresaren ikusgarritasuna tresna horren bidez nola hobetu erakutsiko zaie.
Azkoitiko Intsausti Jauregian (1. solairuan) izango dira saioak, 9:00etatik 12:00etara. Prezioa 10 eurokoa izango da, eta gehienez saioko parte-hartzaile kopurua 10ekoa izango da. Izena eman edo informazio gehiago nahi duenak, jmujika@iraurgiberritzen.eus helbidera mezua bidali beharko du edota 943-851100 deitu, otsailaren 10a baino lehen. Izen emate ordena errespetatuko dute. Hiru, bi edota saio bakarrera izena emateko aukera dago eta parte hartzaile bakoitzak ordenagailua eraman beharko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide