Azpeitiko Gau Txori Argazki Rallyrako izena eman daiteke

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 1a

Azpeitiko Argazki Elkarteak Gau-Txori argazki rallya antolatu du zortzigarren urtez. Otsailaren 11n gauez egingo dute rallya, eta parte hartzaileek otsailaren 9a baino lehen eman dezakete izena. Horretarako argazkiakaae@gmail.com helbidera idatzi behar da. Zazpi eurokoa da izen ematea, eta afarira joan nahi duenak 20 eurokoa izango du prezio osoa. Rallyaren egun berean ordaindu beharko dute, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan (Perez Arregi 1, 1), 19:00etatik 20:00etara bitartean. 02:00etan amaituko da lehiaketa, Azpeitiko Argazki Elkartean. Gehienez 36 argazki aukeztu ahalko dituzte, eta ezin izango dira ordenagailuan manipulatu. Jakinarazi dutenez, "berezkotasuna, sormena eta teknika" puntuatuko dituzte. Ondoren, otsailaren 19a baino lehen, parte hartzaileek gai bakoitzeko argazki bat aukeratu eta argazkiakaae@gmail.com helbidera bidali beharko dute, partaide zenbakiarekin eta gai bakoitzerako aukeratu duten argazkiaren zenbakiarekin. Kamera digitala duen edonork hartu dezake parte, eta partaide bakoitzak memoria txartela hutsa eraman beharko du. Argazkiak Azpeitian atera beharko dituzte, zuri-beltzean edo koloretan, JPG formatuan eta kalitate onenean. Herriz Herri txapelketarako puntuagarria izango da lehiaketa. Sariei dagokionez, honakoak jasoko dituzte: Bilduma onena: 150€ eta garaikurra Bigarren sailkatua: 100€ eta garaikurra Hirugarren sailkatua: 70€ eta garaikurra Herriko Lehen ez saritua: garaikurra Igor Froilan, 2016ko Herriz Herri lehiaketako irabazlea 2016ko Herriz Herri argazki rallyen liga irabazi du Igor Froilan Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak. Lehenengo hamar postuetan, ordea, beste hainbat azpeitiar ere geratu dira. Izan ere, Iñaki Etxenagusiak eta Juan Mari Ibarzabalek bosgarren eta seigarren postua lortu dute, hurrenez hurren, eta Maider Odriozolak 8. postua lortu du. Sari banaketa larunbatean egingo dute, Irungo Argazki Elkartearen egoitzan. Argazki erakusketa Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan Horrez gain, elkarteko hainbat kidek Getariko txakolindegi batera egindako ibilaldi batean ateratako argazkiekin erakusketa jarri dute Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan. 12 argazki ikus daitezke, honako argazkilarienak: Iñaki Aranburu, Oscar Baile, Jabier Bastida, Iñigo Olarte, Erkaitz Regillaga, Alazne Zinkunegi, Jabier Bastida eta Alaitz Ruiz.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide