Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Otsailaren 7an irekiko dute izen-ematea. Kirol Patronatuko bazkideek 39,55 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek 69,23 euro.
Udal Kirol Patronatuak zazpi hilabetetik bi urtera arteko haurrei zuzendutako igeriketa ikastaroa eskainiko du apiriletik ekainera bitartean. Saioak zapatu goizetan izango dira, eta gurasoak eta haurrak batera egingo dute ikastaroa. Saioek orduerdiko iraupena izango dute, eta hiru ordutan eskainiko dituzte: 09:30ean, 10:00etan eta 10:30ean.
Interesa dutenek, otsailaren 7tik aurrera eman ahalko dute izena. Kirol Patronatuko bazkideek 39,55 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek 69,23 euro.
Kirol Patronatuak azaldu duenez, igerileku txikia itxita egongo da bestelako erabiltzaileentzat ikastaroak irauten duen bitartean; 09:30etik 11:00etara, hain zuzen.