Joan den abenduan Josu Urbieta
Pow preso azpeitiarrari bisita erregimena aldatu eta murriztu zion Poitiers-Vivonneko (Frantzia) presondegiko zuzendaritzak. Egoeraren horren berri emateko eta “bisita eskubideak urratzen” zizkiotela salatzeko,
gutuna plazaratu zuen azpeitiar presoak.
Presondegian kide dituen Montxo Varearekin eta Raul Adunarekin batera, bisitak jasotzeko eragozpenik izango ez duela jakinarazteko honako gutuna idatzi du:
"Aupa herrikideok!
Gutun honen bidez eskerrik beroenak helarazi nahi dizkizuegu, azken aste hauetan gure aldarrikapenarekin bat egin eta espetxe zuzendaritzara gutunak bidali dituzuenoi. Esan egoera konpondu dela, eta hemendik aurrera Josuk bere bisitak egiteko inolako eragozpenik ez duela izango. Aurrera begira ere kaletik eta barrutik elkarlanean aritu behar dugu euskal preso politikoen eskubideak errespetatu daitezen. Jaso besarkada eta animoak Poitiers-Vivonneko espetxetik".