Piano ikasleen emanaldia izango da ostegunean, Betharramen

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 30a

Juan Antxietako 38 ikasle XII. Andoaingo Piano Jaialdian izango dira datorren asteburuan, eta ostegunekoa jendaurreko entsegua izango da.

Juan Antxieta musika eskolako piano ikasleek emanaldia eskainiko dute ostegunean, 18:00etan, Betharrametako aretoan. Jendaurreko entsegua izango da; izan ere, Juan Antxietako 38 ikasle XII. Andoaingo Piano Jaialdian izango dira datorren asteburuan. Jaialdia larunbatean eta igandean izango da, Andoaingo Bastero kulturgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide