Balentina Agirre Elorza emaginaren izena du joan den zapatutik, Artzubia, Jose Artetxe eta Ildefonso Gurrutxaga kaleen arteko jolas parkea dagoen plazak. Azpeitiko kale izendegiari lehen emakume izena gehitu zaio, horrenbestez, eta, hori gogoan, ekitaldi berezia egin zuten zapatu eguerdian, plaza horretan bertan. Han jasotako irudiekin, hitzekin eta doinuekin Uztarria.eus-ek osatutako bideoa da honako hau.
https://www.youtube.com/watch?v=fYnT2O6H9N8