Kirol Patronatuaren ikastaro batzuetan izena eman daiteke

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 30a

Informazio gehiago nahi duenak igerilekuan eska dezake edo 943-81 41 21 telefonora deituta.

(Azpeitiko Kirol Patronatua) Azpeitiko Kirol Patronatuak eskaintzen dituen hainbat ikastarotan eman daiteke izena. Zumba, abdominal hipopresiboak, pilates, Total Training edo Jump saioetan tokia dago hainbat lagunentzat, eta horregatik jarraitzen du zabalik izen-emateak. Informazio gehiago behar duenak igerilekuan eska dezake edo 943-81 41 21 telefonora deituta. Izena eman nahi duenak, berriz, igerilekura joan beharko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide