Greziako errefuxiatuen inguruko hitzaldia izango da otsailaren 15ean, Sanagustinen

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 30a

Begoña Uharte eta Amaiur Martinez ekintzaileek eskainiko dute solasaldia, 19:00etatik aurrera.

Begoña Uharte eta Amaiur Martinez ekintzaile nafarrek 'Errefuxiatuak Grezian, elkartasuna eta desobedientzia' solasaldia eskainiko dute otsailaren 15ean. Sanagustin kulturgunean izango da, 19:00etatik aurrera. Elkar-ekinek antolatutako hitzaldia da eta lantaldean errefuxiatuen gaia landuko da. Begoña Uharte Greziatik hainbat errefuxiatu zekartzala atxilotu egin zuten, beste lagun batekin batera. Amaiur Mendizabal, berriz, Help-Na elkarteko kidea da, eta Grezian dauden errefuxiatuen egoera gertutik ezagutzen du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide