Lander Uria eta Iker Aizpuru. (Izarraitz Igeri Elkartea)
Lander Uria eta Iker Aizpuru igerilari azpeitiarrek Igeriketa Egokituko Gazteen Espainiako Txapelketa jokatu dute asteburuan. Azpeitiko Izarraitz Igeri Elkarteko bi kideak Euskadiko selekzioarekin aritu ziren larunbatean eta igandean Valdemoron (Madril, Espainia), eta hirugarren postua lortu dute sailkapen orokorrean.