Jorge del Cid Azpeitiko bizilagunak eta Nerea Odriozola azpeitiarrak ia 200 lagunen eta senideen omenaldi beroa jaso zuten larunbatean. Izan ere, Espainiako Lurreko Rallyen Txapelketan
azpitxapeldun izan ziren auto gidaria eta kopilotua 2016an, eta lorpen hori tarteko prestatu zieten Loiola hoteleko festa. Festaren antolatzaileek azaldu dutenez, "uste dugu herritar hauek merezi dutela halakorik lortu dutena ez baita egunero lortzen".