Esteban Orbegozoren aurkako epaiketa salatu dute Azpeitiko plazan

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 27a

(Uztarria.eus) Epaiketa politikorik ez. Esteban libre zioen pankartaren atzean elkartu ziren atzo hainbat herritar 19:00etan, Azpeitiko plazan, Loiolako herri harresian atxilotu eta atzo Donostian epaitzen hasi ziren Esteban Orbegozo azpeitiarrari babesa adierazteko. Kontzentrazioa egiten zuten bitartean eman zuten atzo Donostian jazotakoaren berri, eta handik bueltan autobusean zetorren Orbegozo bera iristeko zain gelditu ziren. Atzoko auzi saioa luzatu egin zela eta, atzeratu egin zuten. Datorren ostiralean segituko du epaiketak, perituen frogak eta ondorioak falta direlako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide