Pasabidea jarri duten gunea. (Argazkia: Azpeitiko Udala)
Bihartik aurrera Landeta auzoan oinezkoentzako pasabidea izango da. Errepidearen bi aldeetan komertzio eta denda berriak ireki dira, eta "herritarren segurtasuna bermatzeko" helburuarekin jarri dutela azaldu du Azpeitiko Udalak. Izan ere, biribilgunearen alde horretan bakarrik falta zen pasabidea. Bihartik aurrera semaforoak ere martxan egongo dira eta oinezkoek botoiari eman eta epe motzean jarriko da berdean, udalaren esanetan. Lanen aurrekontua 30.000 euro ingurukoa izan da.