Elkarretaratzea egin dute Donostiako epaitegiaren aurrean.
2014an Loiolako Askegunean egin zuten herri harresian atxilotu zituzten
bi lagunen aurkako epaiketa 11:30ean zen hastekoa Donostiako Lurralde Auzitegian, baina bi ordu eta erdi geroago hasi da. Esteban Orbegozo azpeitiarra eta Beñat Hach Embarek ormaiztegiarra dira bi auzipetuak, eta akusazio partikularrak 21.292 euroko eta hiruna urteko espetxe zigorra eskatzen du haientzat, desobedientzia eta autoritatearen aurkako atentatua egotzita. Fiskalak, berriz, zortzi hilabeteko zigorra eskatu du, desobedientzia eta erresistentzia delituengatik.
Epaiketa hasi aurretik, Libre dinamikak deituta, elkarretaratzea egin dute dozenaka lagunek epaitegiaren aurrean. Azpeitian, gainera, dozenaka ikaslek elkarretaratzea egin dute Sanjuandegiko biribilgunean.
Ikasleek elkarretaratzea egin dute Sanjuandegiko biribilgunean.