Mendiko irudi eta sinbolo zaharrak "errespetatzea" eskatu dute Izarraizpeko hainbat baserritarrek

Uztarria.Eus 2017ko urtarrilaren 25a

Azaroan, egurrezko lauburua agertu zen Azketako iturriko Jesusen Bihotzaren tokian. Mendiko sinboloez duten iritzia plazaratu dute Joxe Antonio Salegik eta Joxe Mari Gorrotxategi.

Joxe Antonio Salegi 'Kortatxo' eta Jose Mari Gorrotxategi, Izarraizpeko baserritarrak. (Maialen Etxaniz) Izarraitzeko baserritarrak dira Joxe Antonio Salegi Kortatxo (Azpeitia, 1945) eta Joxe Mari Gorrotxategi (Azpeitia, 1941), eta ez daude ados urteetan zehar Azketako iturrian egon den Jesusen Bihotzaren irudia kendu izanarekin. Joan den azaroan desagertu zen irudi zaharra Azketako iturritik, eta hura ordezkatzen zuen egurrezko lauburu baten irudia agertu zen toki berean. Egun gutxira, baina, Jesusen Bihotza ordezkatzeko jarri zuten egurrezko lauburua ere kendu egin zuten iturritik. Salegik eta Kortatxok azaldu dutenez, 150 urte inguru zituen Azketako iturritik kendu zuten Jesusen Bihotzak, eta hura kentzearekin "min egin" diote pertsona askori: "Irudi hark ez ezion inori minik egiten, eta kendu izanarekin min handia egin diote herritar askori, tartean guri”, azaldu dute. Horregatik, Izarraitzeko baserritarrek Azketako Jesusen Bihotzaren irudia berriro jartzeko eskatu nahi diote udalari: "Sinbolo zaharra kendu zuenak ez du berriro jarriko, hori Azpeitiko Udalaren eskumena da. Horregatik eskatzen diogu udalari Jesusen Bihotzaren irudi berdina jartzeko, ahalik eta antzekoena". Jarraitu albistea irakurtzen Uztarria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide