Azpeititik Azkoitira mendi ibilaldia izango da igandean

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 24a

10:00etan hasiko dute ibilaldia plazatik abiatuta. Otsailaren 4rako eta 5erako gaztetxoentzat ipar eskia egiteko irteera ere antolatu dute.

Lagun Onak Mendi Bazkunak Azpeititik Azkoitira mendi ibilaldia antolatu du iganderako. 10:00etan hasiko dute ibilaldia plazatik abiatuta, eta Urretara igo ostean, Izarraitzen barrena iritsiko dira Azkoitira. Han geldialdia egin, eta Urolako trenaren bidetik itzuliko dira Azpeitira. Otsailaren 4rako eta 5erako gaztetxoentzat ipar eskia egiteko irteera antolatu dute. 08:00etan hartuko dute autobusa anbulategi aurrean eta Lintzako aterpetxera joango dira, asteburua pasatzera. Bi egunetan eskiatuko dute. Prezioari dagokionez, gaztetxo bazkideek 27 euro ordaindu beharko dute, eta, ez bazkideek, aldiz, 35 euro. Heldu bazkideen prezioa 41 eurokoa izango da, eta ez bazkideena 50 eurokoa. Eskien alokairua eta pista eguneko 7,5€ ordainduko dute. Izena otsailaren 2a baino lehen eman beharko da www.lagunonakmb.org webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide