Odola emateko aukera izango da bihar anbulatorioan

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 24a

17:00etatik 21:00etara izango dute herritarrek hitzordua.

odol_emaileak_furgo_content Odol emaileek bihar izango dute urtarrileko zita anbulatorioan, 17:00etatik 21:00etara. Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteko kideek odola ematera joateko deia egin diete herritarrei, eta, batez ere, gazteei. «Adineko jendeak odola emateari uzten dio arrazoi desberdinenatik, eta garrantzitsua da gazteek odola emateko ohitura hartzea». Otsailaren 22an izango da hurrengo hitzordua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide