‘Arrugas’ filma emango dute bihar, San Martin egoitzan

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 24a

17:00etan izango da emanaldia. Bi egoiliarren arteko istorio bat jasotzen du filmak.

Kulturaz kooperatibak Arrugas filma emango du bihar arratsaldean, 17:00etan, San Martin egoitzan. Hasiera batean, abenduan eman nahi zuten baina azkenerako atzeratu eta bihar emango dute. Egoiliarrek eta bertaratzen diren herritarrek 2011n estreinatutako animaziozko filma ikusteko aukera izango dute. Paco Rocaren komiki batean oinarrituta, Ignacio Ferrerasek egindako pelikula da Arrugas, eta 80 minutuko iraupena du. Bi egoiliarren arteko istorio bat jasotzen du filmak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide