Salgai daude Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Azpeitian eskainiko duten saioko sarrerak

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 24a

Otsailaren 4an izango da emanaldia, 16:30ean, Izarraitz pilotalekuan.

Otsailaren 4ean, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek Tipi tapa Korrika! ikuskizuna aurkeztuko dute Izarraitz pilotalekuan, 16:30ean, Uztaro haurreskolako guraso elkarteak antolatuta. Sarrerak 7,50 euroan jarri dituzte salgai Berdien, Pastorkuan, Eguzkitzan, Trenbide kafetegian, Polikiroldegian, Laratzen, Lasan, Lorean (Urrestilla) eta Uztaro haurreskolan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide