Jendetza gaur ere sokamuturrean, Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 22a

Sokamuturrarekin bukatuko da sansebastianetarako prestatutako egitaraua.

San Sebastian jaien bueltan antolatutako egitarauaren barruko bigarren sokamuturraz ari dira gozatzen ehunka lagun gaur arratsaldean. 16:30erako jendetza zegoen Erdikalean, zezen noiz aterako. 16:30ak puntuan atera dute zezena kamioitik, eta sokamuturraren ohiko ibilbideari ekin diote. Gaur, gainera, sokamutil berri bat atera da aurrenekoz: Mikel Olarte. Gaur goizean, berriz, zezen txikiak eta poniak izan dira plazan. Sokamuturrarekin bukatuko da sansebastianetarako prestatutako egitaraua. Hona hemen, gaur arratsaldeko sokamuturreko irudi bilduma: [flickr_set id="72157675829249713"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide