Maite Etxezarretak irabazi du Garingo Mendi Lasterketa (Goierriko Hitza).
Izena emanda 300 korrikalari bazeuden ere, azkenean 273 korrikalarik hartu dute parte Garingo V. Mendi lasterketan. Karrakaren hotsarekin batera abiatu dira korrikalariak 11 kilometro osatzeko helburuarekin. Emakumezkoetan, lehenengo itzulian Elena Calvillo beasaindarra pasatu da lehenengo postuan, baina gainerako bi itzulietan,
Maite Etxezarreta azpeitiarra izan da nagusi. Azkenean Calvillo hirugarrena izan da emakumezkoetan. Bigarrena, Veronica Dominguez gasteiztarra izan da.
Argazkiak eta informazio zabalagoa: Goierriko Hitza