Zezen txikiak eta poniak igande goizerako

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 22a

San Sebastian festen bueltan antolatu dituzten egitasmoak hasi dira bukaerara iristen. Gaur, igandea, eguerdian zezen txikiek Erdikaletik plazara arteko ibilbidea egin dute sokamutil gaztetxoek lagunduta. 16:30ean, berriz, sokamuturra izango da, eta harekin bukatuko da sansebastianetarako prestatutako egitarau zabala. Gaur goizeko argazki gehiago Uztarria.eus-en ikus daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide