Sansebastianak atzo gauerdian bukatu ziren
banderaren jaitsierarekin, baina horrek ez du esan nahi festa bukatu denik. Izan ere, gaur goizean eta arratsaldean txu-txu trena ibili da herrian bueltaka, jendez leporaino beteta. Arratsaldean, gainera, puzgarriak jarri dituzte plazan, eta ez zen haurrik eta gurasorik falta.
Helduen ere izango dute gaur zer goza. 23:00etan Willis Drummond eta Niña Coyote eta Chico Tornado taldeen kontzertuak izango dira Sanagustin kulturgunean.
Bihar, berriz, zezena izango da protagonista. 12:00etan, sokako zezen txikiak Erdikaletik plazarako ibilbidea osatuko du. Eta, ondoren, plazan zezen txikiak eta poniak izango dira. 16:30ean, berriz, sokamuturra hasiko da, eta harekin bukatuko dira aurtengo sansebastianak.
Hona hemen gaur arratsaldeko irudi bilduma:
[flickr_set id="72157679318661376"]