Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hotz handia egin du, baina festa giro ederra izan da Azpeitian helduen danborradan. 27 taldetan banatuta 1.800 lagunek parte hartu dute gaurkoan. Gainera, talde bat estrainekoz atera da: Iraurgi Saskibaloi Taldea. Gauerdian talde denak herriko plazan bildu dira eta Azpeitiko bandera eta ikurrina igo dituzte udaletxeko balkoian Luciano Lazkano zenaren, Imanol Elias Odriozola zenaren eta Agustin Prat zenaren senideek.
[flickr_set id="72157677343536082"]