Emakumeen kontrako indarkeria salatu dute Azpeitiko plazan

Uztarria.Eus 2017ko urtarrilaren 19a

Atzoko kontzentrazioko irudia. (Uztarria.eus) Azpeitiko Emakumeen Mahaiak deituta azken egunetako eraso sexistak salatzeko elkartu ziren hainbat herritar atzo arratsean, plazan. Emakumeon kontrako indarkeriarekin amaitu zioen pankartaren bueltan elkartu dira, beste behin; atzokoan, Portugaleteko eta Burlatako emakumeen hilketak eta Valentzian preso dagoen Sara Majarenasen alabak jasandako eraso larria gogoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide