Xaputarrak, xakean. (Uztarria)
2016an lortutako emaitza onen ostean, hasi dira 2017ko taldekako ligarekin Azpeitiko Xaputarrak xake taldeko kideak. Jardunaldi bakoitzean talde bakoitzetik lau kidek jokatuko dute.
Aurtengo taldekako xake ligan azpeitiarrek bi talderekin hartuko dute parte: Xaputarrak A taldearekin eta Xaputarrak B taldearekin. A taldea bigarren mailan lehiatuko da eta B taldea, berriz, hirugarrengoan. Lehenengo jardunaldia joan den zapatuan, hilaren 14an, jokatu zuten, eta Azpeitiko bi taldeek herritik kanpora joan behar izan zuten partidak jokatzera.
Jarraitu irakurtzen uztarria.eus atarian