Jagoba Beobidek (Azpeitia, 1987) Santanderreko Racing taldearekin fitxatu du. Ekainaren 30era arte sinatu du kontratua Bigarren B Mailako taldearekin. Beobide talderik gabe zegoen joan den udatik, eta abenduan Real Union taldearekin aritu da entrenatzen. Zenbait hedabidek jakinarazi duenez, gainera, Hercules taldearen eskaintza baztertu du.
Azken lau denboraldietan Alaves taldean aritu zen Beobide, eta Lehen Mailara igotzea lortu zuen taldeak azken denboraldian. Denboraldia bukatzean talde babazorroak
ez zion kontratua berritu azpeitiarrari.