Gaur, Ibai-Eder urtegiaren %90,90 dago beteta. (Mailo Oiarzabal)
Azpeitiko Nuarbe auzoko
Ibai-Eder urtegia alerta egoeran zegoen duela hamabi egun, haren edukieraren erdia baino gutxiago, %47,32, baitzegoen beteta. Joan den urtarrilaren 5ean, urtegiaren betetze maila irudikatzen duten marka guztiak agerian zeuden. Gaur eguerdian, ordea, oso bestelakoa zen urtegiaren itxura, argazkian ikusten denez. Azken egunetako euri jasen ondoren, urte hasierako egunetako ur kopurua ia biderkatu egin da: gaur, urtegiaren %90,90 dago beteta.