Sokaitz eskalada taldean izena emateko epea zabaldu dute

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 17a

Azpeitiko Sokaitz eskalada klubak taldean izena emateko epea zabaldu du. Taldeko batzordea honako egunetan egongo da bazkidetzak jasotzen eta informazioa ematen: urtarrilak 16an, 23an, 30ean, otsailaren 6an eta 13an. 21:00etan egongo dira, Sokaitz eskalada taldeak duen lokalean (Gaztetxearen ondoan). Taldeak adierazi du egun horiez gain ezin izango dela izenik eman. Egun horietan joaterik ez dutenek ordezkariren bat bidali dezakete. Izena ematerako orduan, NAN-a, kirol patronatuko txartela (bazkide izanez gero) eta kontu korronteko zenbakia eraman beharko dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide